XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Senarra hiltzean, ordea, hark ezkontza-bizitzan erosiak zituzkeen lursailen zati batzuen etekinak goza zitzakeen bizi zen artean. Eskubide hori emakumeak berriz ezkonduta ere gorde egiten zuen. Egoera hori ez zen salbuespenezkoa eta Europa feudal osoa hartzen zuen. XV. mendearen bukaera arte, emakumeak bazuen halako ahalmen juridiko bat, baina hurrengo mendean galdu egin zuen.

Normalean, emakumezko noblea ezkondu egiten zen.

Ezkontza aitak hitzartzen zuen alaba ume bat baino ez zenean eta ezkontza, askotan, hamalau urte bete baino lehen ospatzen zen.

Emakumezko nobleak zeukan beste bide ohoretsu bat komentuan sartzea zen eta aukera hori, normalean, prima ez ziren alabek hartzen zuten.

Jasotzen zuen hezkuntzak gizartean erraztasunez ibiltzeko adina irakasten zion.

Normalean komentuetara joaten ziren ikastera, lekaimeen kultur maila oro har handia izaten zen eta.

Funtsean irakurtzen eta idazten ikasten zuten, erlijio-jaiera eta ohitura onetan hezten zituzten eta josten eta gisako etxeko beste lan batzuk egiten ere irakasten zieten.

Komentuaren kultur mailaren arabera, atzerriko hizkuntzak eta latina ikastera ere irits zitezkeen, edo marrazketa eta irudigintza; izan ere, sarritan, lekaimeak baitziren kodizeetako eta beste erlijio-liburu batzuetako miniaturak egiten zituztenak.

Nobleziaren seme ziren mutikoak ere komentuetara eramaten zituzten lehenengo ikasketak egitera eta neskatoen alboan egiten zituzten ikasketak.

Erdi Aroko estatistika fidagarririk ez dagoen arren, badirudi emakumezko gehiago zegoela gizonezko baino.

Horregatik, emakumezko guztiak ezin ziren ezkontzera iritsi.

Talde pribilegiatuetako emakumezkoentzat, komentuetako irtenbidea zegoen, baina gainerakoentzat lana baino ez.